20090204

Bermeoko makroproiektu desarrollistaren gorabeherak

posiblea da gai honi buruz eser gutxi jakitea, edo baita beste leku batekoa izatea, hala ere orain azalduko dudan egoera gaur egun ematen den garapen jarraiaren adibidea besterik ez da. beraz honako hau denon arazoa da!!
bermeoko kirol portuaren proiektua, beste makroproiektu erraldoi eta kapitalista baten atzean dagoen proiektua da. lau fasetan dago bananduta eta orain II fasean murgildurik daude bermeotarrak.
proiektu honen datu esanguratsuak:
-kapitalismoaren adibidea
-ekosistema desberdinak deuseztatuko ditu (kala naturalak, igerileku artifizialak egiteko.
-potuaren pribatizazioa.
-portura ailegatuko diren infraestruktura desberdinen ondorioz: desmonteak...
-izotz fabrika bota
-arrantza flota desagertarazi
-heri kultura galdu kontsumo eredu batera bideratzeko
-milloika euro desbideratuko dira infraestruktura guztiak martxan jartzeko (pentsazazue zenbat ekintza sozial egin litezke diru horrekin...
- I eta II sektoreen gainbehera

Reflexio ekologikoak

powerpoint honetan gure lurra osatzen duten eta bizitzarako ezinbestekoak diren elementuak deskribatzen dira modu simple ta argi batez. irakur ezazu!!!!!!

Neurrigabea

Krisiari aurre egiteko mundu mailako lankidetzaren ahulezia kitatzeko, herrialdeetako erantzunak bi ardatz nagusi hartzen ari dira arrakasta handirik gabe: bata erreskate planak eta bestea politika antiziklikoak.
Zalantza moralaren garaiotan jokabide etikorik eza izan da estatuen jokabidearen oinarri. Esaterako AEBetako erreskate planean erabilitako dirutzak jatorriz arazoa sortutako hipoteken moneta balioa aise gainditu du, beraz merkeagoa eta bidezkoagoa zatekeen baliabide publikoak hipotekak kitatzeko erabili izana. Bigarrenari dagokionean, Krugman Nobel saridunak erakusten du errenta ertainei kenkari fiskalak gehitzeak beren gastu maila handitzeko ez duela ondorio efektiborik krisi garaietan.
Bestalde, aurrekontu politiketako erdian azpiegitura erraldoiak eta eraikuntza etxeak sustatzea lehenesten da, Estatuan eta Hego Euskal Herrian kasu. Eredu ekonomiko zaharraren mugak kontuan hartzeke garapen iraunkorrari ateak itxiz. Neurri bidegabeen gurpilari eransten zaio enpresa produktiboak krisia aprobetxatuz egiten ari diren erabilera perbersoa: Enplegu Erregulazio Espedienteak, kaleraketak, konbenio zorrotzak.
Gizartea eta ingurugiroa politika ekonomikoen erdigunean ezartzea da krisiaren irtenbidearen gakoa. Historiak dio kapitalismoak nekez hartuko duela bide hau. Are gutxiago mugimendu alterglobalista eta ezkerreko indarrak eta alternatibak ahuleziak jota dauden garaian

Bermeoko kirol portuko eta makrofaseen gorabeherak

20090201

Nire IRITZIA (garapen jarraia garapen jasangarriaren aurka)

Nabarmena da gaurko sistema global kapitalistaren ingurugiro politika zein den nahiz eta euren asmoa beste ideia iruzurti bat saltzea izan (burura etortzen zaizkit hainbat iragarki alienatzaile batzuk: repsol, iberdrola...), iragarki horietan, asmoa, guk garapen jasangarriaren ideia faltsua barneratzea da.
Kontran, empresario hauek garapen jarraia ahalbidetzen duten estrategiak bultzatzen dituzte euren politikari kideen laguntzaz.
Garapen jasangarriaren kontzeptua gizakia eta lurra oreka batera ailegatzea du asmoa, eta gizakia ekosistemaren parte bezala ulertzen du, ez goreneko izaki bezala. Beraz gizartearen garapena, naturarekiko errespetuarekin batera joan behar dira bertako errekurtso naturalen biziraupena ziurtatzeko.
Lehen aipatu dudanez, gobernuen politika desarrollisten ondorioz dago lurra egoera honetan: euri azidoa, negutegi efektua, deforestazioa, ekosistemem suntsipena... zerrenda amaiezina izan daiteke baina honekin nahiko izan daiteke egoera honi buruz hausnartu dezazun eta ondorioz jarduteko.

kapitain detritus.

Milaka aktibista ekologikoen topagune bilakatu da Belem


El Foro Social Mundial reúne en Belem más de cien mil activistas de movimientos sociales de todo el mundo, bajo el lema "otro mundo es posible" Miembros de Ekologistak Martxan participan activamente en diversos debates y exponen la experiencia de la lucha contra el Tren de Alta Velocidad y otras luchas ecologistas en Euskadi
Gran presencia indígena en la capital de la Amazonía
Desde el pasado lunes 27 de enero se está celebrando en Belem do Parà, la capital del bajo Amazonas, una nueva cumbre del Foro Social Mundial.
Más de 100.000 activistas de movimientos sociales, pertenecientes a unas 5.100 asociaciones de 150 países, se han dado cita para participar en actividades de debate y movilización, intercambio de experiencias y proyectos, cultura y fiesta. Hasta el domingo 1 de febrero continuarán reivindicando que "otro mundo es posible" y buscando los caminos de construirlo.
Desde pequenos debates y reuniones de coordinación (como la manifestación de más de 70.000 personas que abrió el Foro o el mitín de 5 presidentes progresistas latinoamericanos) Belem es el escenario de más de 2.400 actos, que conforman el programa de este Foro.
Miembros de Ekologistak Martxan están participando activamente en este Foro, divulgando algunas de nuestras experiencias de lucha ecologista e intercambiandoideas, informaciones y contactos con otras organiyaciones ecologistas de todo el mundo, especialmente de Latinoamerica.
El pasado jueves estuvieron presentes en una mesa redonda sobre "intercambio de experiencias de luchas ambientales en Europa y América Latina", exponiendo el caso de la lucha ecologista contra el TAV en Euskadi. También participaron en otras mesa redonda sobre "democracia participativa y movimientos sociales ambientalistas", así como en el panel sobre "desafíos para la construcción de la justicia climática", donde se analizaba por qué no todos los países tenemos la misma responsabilidad en el cambio climático".
Hoy sábado han participado en otro panel de debate sobre "nanotecnologías, movimientos ecologistas y participación pública

nuklearrei buruz informazio pixkat

Energia nuklearra eta klima aldaketa
«... negutegi gasen isurketarik gabeko mundu bat. Bertan gure beharrak eguzki energiak, energia eolikoak, hidroelektrikoak eta nuklearrak asetuko dituzte...». Nuklearra? Norbaitek han erortzen utzi duela ematen du, nahi gabe bezala, behin eta berriro errepikatuz jendeak barneratuko duenaren itxaropenaz. Tamalez halako esaldiak irakur eta entzun ditzakegu zenbait komunikabidetan.
Antzeman ez baina busti egiten duen zirimiria dugu hau. Hala ere, gezur tanta hauen kontrako euritako paregabea du gizarteak: informazioa. Uranioaren fisio nuklearrak ez du CO2-rik isurtzen, bai ordea prozesu osoaren beste atalek. Izan ere erreaktorean erabiltzen diren uranio barrak ekoizte prozesu luze baten azken produktua dira. Prozesu honek CO2 kopuru handiak isurtzen ditu.
Meategietan hasten da dena, Kanadan, Australian, Kazakhstanen, Errusian, Nigerren, Namibian... Mila kg arrokako bost kg uranio oxido lortzen da. Induskailuek arrokak lurretik banatzen dituzte, ondoren materiala kamioi pisutsuek daramate eta gero makina handitan birrintzen da. Lan hauek petrolioaren menpekotasun handia dute, ondorioz CO2 kopuru handiak isuriz. Arroka eta uranio orea banatzeko azido sulfurikoa eta ur asko erabiltzen da. Meategietatik ateratako arroka soberakinen %99 erradioaktiboa da, arriskutsua osasuna eta ingurugiroarentzako, baina meategien alboan bildu egiten da, harekin zer egin ez dakigulako.
Uranio orea edo opil horia aberaste guneetara eramaten da, Estatu Batuak, Europa, Japonia, Errusia edo Txinara, meategietatik milaka kilometro eginez. Garraio honek CO2 gehiago sortzen du. Aberaste guneetan, uranio-235 isotopoaren proportzioa handitzen da, produktua zentral nuklearretan erabili ahal izateko. Leku hauetan hondakin erradioaktiboak eta armamentu nuklearra ere sortzen dira.
Uranio aberastua erregai ekoizpen gune batera bideratzen da. Bertan ekoitzi egiten dira erreaktore nuklearrak behar dituen uranio metalezko barrak. Garraioak berriro CO2 gehiago isuriko du, eta ekoizpenean ere energia xahutuko da.
Prozesu osoa kontuan hartuz, energia nuklearrak edozein energia berriztagarrik baino CO2 gehiago isurtzen du. Beste arrazoi asko badaude ere, arriskuari lotuta, erabilpen militarrari, hondakin erradioaktiboei edo kostuari lotuta, aipatutako arrazoia nahikoa da. Hau da, prozesu osoaren CO2 isurketak direla-eta energia hori ez da baliagarria klima aldaketari aurka egiteko.
Informazio hau gure eskutan dugula, arrazoirik gabeko aitzakiekin guri ziria sartzea zailagoa da. Horregatik da hain garrantzitsua eskumena duten gobernuei zentral nuklearren itxiera eskatzea. Konkretuki, Espainiako Estatuko gobernuari eskatu behar zaio hauteskunde garaian gizartearekin hartu zuen konpromiso politikoa betetzea: hau da, martxan dauden zentral nuklearren itxiera plana, Alemaniak eta Suediak egin duten bezala.

20081211

repsolen iruzurra agerian

DATORREN ASTEAN KUTSADURA ETA GARAPENARI LOTURIKO IRITZIAK AIPATUKO DITUT

bertan gaur egungo lege anbientalen kritika burutzeko asmoa dugu (kioto protokoloa, iso 14001..) eta baita sortzen zaizkigun dilemak, hirugarren munduko industri garapena (eta ekonomikoa nola ez) nola planteatzen duten elite dominanteak...
industria potenteen iruzurra...

20081113

Industria eta garapena. Erantzuna behar duten dilemak

agerian da industriak gure lurran eragiten duen kaltea, hala ere empresa mundial hiltzaile eta birrintzaile guztien buruzagiek ez dute genozidio hau ekiditeko asmorik. Hurrengo powerpoint aurkezpena egoeraren adibide ona da, baina ezin dugu ahaztu arazo hau, arazo globala dela (milaka aspektu eta interes ekonomiko daudelako atzean)

20081106

blog hau mundu honen ustelkeria salatzea du helburu batez ere filosofia ekologistan edo ingurugiroarekiko errespetuan oinarrituz!!!