Krisiari aurre egiteko mundu mailako lankidetzaren ahulezia kitatzeko, herrialdeetako erantzunak bi ardatz nagusi hartzen ari dira arrakasta handirik gabe: bata erreskate planak eta bestea politika antiziklikoak.
Zalantza moralaren garaiotan jokabide etikorik eza izan da estatuen jokabidearen oinarri. Esaterako AEBetako erreskate planean erabilitako dirutzak jatorriz arazoa sortutako hipoteken moneta balioa aise gainditu du, beraz merkeagoa eta bidezkoagoa zatekeen baliabide publikoak hipotekak kitatzeko erabili izana. Bigarrenari dagokionean, Krugman Nobel saridunak erakusten du errenta ertainei kenkari fiskalak gehitzeak beren gastu maila handitzeko ez duela ondorio efektiborik krisi garaietan.
Bestalde, aurrekontu politiketako erdian azpiegitura erraldoiak eta eraikuntza etxeak sustatzea lehenesten da, Estatuan eta Hego Euskal Herrian kasu. Eredu ekonomiko zaharraren mugak kontuan hartzeke garapen iraunkorrari ateak itxiz. Neurri bidegabeen gurpilari eransten zaio enpresa produktiboak krisia aprobetxatuz egiten ari diren erabilera perbersoa: Enplegu Erregulazio Espedienteak, kaleraketak, konbenio zorrotzak.
Gizartea eta ingurugiroa politika ekonomikoen erdigunean ezartzea da krisiaren irtenbidearen gakoa. Historiak dio kapitalismoak nekez hartuko duela bide hau. Are gutxiago mugimendu alterglobalista eta ezkerreko indarrak eta alternatibak ahuleziak jota dauden garaian
Ivoon tutoriala
Hace 15 años
No hay comentarios:
Publicar un comentario