Mostrando entradas con la etiqueta ingurugiro politikak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta ingurugiro politikak. Mostrar todas las entradas

20090204

Neurrigabea

Krisiari aurre egiteko mundu mailako lankidetzaren ahulezia kitatzeko, herrialdeetako erantzunak bi ardatz nagusi hartzen ari dira arrakasta handirik gabe: bata erreskate planak eta bestea politika antiziklikoak.
Zalantza moralaren garaiotan jokabide etikorik eza izan da estatuen jokabidearen oinarri. Esaterako AEBetako erreskate planean erabilitako dirutzak jatorriz arazoa sortutako hipoteken moneta balioa aise gainditu du, beraz merkeagoa eta bidezkoagoa zatekeen baliabide publikoak hipotekak kitatzeko erabili izana. Bigarrenari dagokionean, Krugman Nobel saridunak erakusten du errenta ertainei kenkari fiskalak gehitzeak beren gastu maila handitzeko ez duela ondorio efektiborik krisi garaietan.
Bestalde, aurrekontu politiketako erdian azpiegitura erraldoiak eta eraikuntza etxeak sustatzea lehenesten da, Estatuan eta Hego Euskal Herrian kasu. Eredu ekonomiko zaharraren mugak kontuan hartzeke garapen iraunkorrari ateak itxiz. Neurri bidegabeen gurpilari eransten zaio enpresa produktiboak krisia aprobetxatuz egiten ari diren erabilera perbersoa: Enplegu Erregulazio Espedienteak, kaleraketak, konbenio zorrotzak.
Gizartea eta ingurugiroa politika ekonomikoen erdigunean ezartzea da krisiaren irtenbidearen gakoa. Historiak dio kapitalismoak nekez hartuko duela bide hau. Are gutxiago mugimendu alterglobalista eta ezkerreko indarrak eta alternatibak ahuleziak jota dauden garaian

20090201

Nire IRITZIA (garapen jarraia garapen jasangarriaren aurka)

Nabarmena da gaurko sistema global kapitalistaren ingurugiro politika zein den nahiz eta euren asmoa beste ideia iruzurti bat saltzea izan (burura etortzen zaizkit hainbat iragarki alienatzaile batzuk: repsol, iberdrola...), iragarki horietan, asmoa, guk garapen jasangarriaren ideia faltsua barneratzea da.
Kontran, empresario hauek garapen jarraia ahalbidetzen duten estrategiak bultzatzen dituzte euren politikari kideen laguntzaz.
Garapen jasangarriaren kontzeptua gizakia eta lurra oreka batera ailegatzea du asmoa, eta gizakia ekosistemaren parte bezala ulertzen du, ez goreneko izaki bezala. Beraz gizartearen garapena, naturarekiko errespetuarekin batera joan behar dira bertako errekurtso naturalen biziraupena ziurtatzeko.
Lehen aipatu dudanez, gobernuen politika desarrollisten ondorioz dago lurra egoera honetan: euri azidoa, negutegi efektua, deforestazioa, ekosistemem suntsipena... zerrenda amaiezina izan daiteke baina honekin nahiko izan daiteke egoera honi buruz hausnartu dezazun eta ondorioz jarduteko.

kapitain detritus.